XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 ELKARTE AUTONOMOKO ADMINISTRAZIOA

EUSKO JAURLARITZA - KULTURA

Leintz-Gatzagako herrigune historikoa Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzeko espedientea martxan jartzea

ERABAKIA, 1998ko urtarrilaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordearena, Leintz-Gatzagako (Gipuzkoa) Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera emateko

Euskal Autonomi Elkarteak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutoaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatuo zuen.

Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen.

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal kultur ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.

Leintz-Gatzagako hirigune historikoaren garrantzi historikoa eta arkeologikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentruko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau ERABAKI DUT:

1. Leintz-Gatzagako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den deskribapena aintzakotzat hartuz.

2. Leintz-Gatzagako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedientea dela eta interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ebazpen hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, San Antonio kalea 2.a, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

3. Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

4. Erabaki honen berri ematea Leintz-Gatzagako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

5. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urtarrilak 20.-José M.ª Agirre Eskisabel, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak. (138)(982) I. ERANSKINA

FOTOLITO II. ERANSKINA DESKRIBAPENA

Leintz-Gatzagako hiribildua Deba ibaiaren goi-ibarrean dago kokatua, ibai hori jaiotzen den lekutik oso hurbil eta ibarra ixten duten mendien ekialdeko hegala leuntzen den leku batean.

Arlaban mendatetik oso hurbil dago eta, horregatik, hauxe da Gipuzkoan Erdi Aroan fundatutako hiribilduetatik altuena (600 m). Leku oso aproposa da, gainera, Deba bailara Arabako lautadarekin eta Gaztelako mesetarekin komunikatzeko

Hiribilduaren planoa oso erregularra da, jendea bertara bizitzera joan aurretik planifikatu baitzen. Lauki itxura dauka eta kale batek elkarzutik mozten dituen beste kale paralelo batzuren inguruan egituratua dago.

Hiru kale nagusi ditu, ipar-ekialde zentzuan orientaturik eta sestra-kurbekiko paralelo antolaturik: Errosario kalea, Santiago kalea eta horren jarraipena den Pilar kalea eta oso aldatua dagoen Gurutze kalea. Garai batean Araba aldera joateko bide zaharrak, Errepidea izenekoak, kale horiek mozten ditu, hiribildu osoa ere ekialde-mendebalde zentzuan mozten duela

Eremu honen mugak hauek dira: iparraldean gaur egun Gasteizera doan errepidea. Mendebaldean Errosario kaleko etxeen atzeko aldeak, Gebara Jauregia barne, eta, hortik, San Inazio ateak eta aipatutako etxeen atzeko aldeek markatzen duten lerroa. Hegoaldean hirigunea eta baratzeak banatzen dituen bidearen bazterrean dagoen pareta.

Eta ekialdean eskola publiko zaharrak eta udaletxeak eratzen duten etxadiaren atzeko aldeko muga.

Hiribilduaren barruko aldea mehelindun etxez osatua dago.

Etxe horien neurriak erregularrak dira eta etxadi bikoitzak osatzen dituzte hirigunearen erdian (Errosario kalea eta Santiago/Pilar kale arteko etxadia) eta bakunak, berriz, aldeetan.

Etxe hauek, garai honetako guztiak bezala, fatxada estua dute eta sakonera handiko lurzatietan eraikiak daude. Beren atzeko aldeak gandolara ematen dute eta bertatik argia sartzen zaie

Hiribilduaren beheko aldea ez dator bat eskema horrekin (Gurutze kalea).

Bertan izandako hirigintza aldaketak handiagoak izan dira eta, ondorioz, jatorrizko planoa hondatu egin da eremu horretan: etxadi oso batzuk desagertu eta beste zenbait berri eratu dira.

Era berean ipar-ekialdeko izkina ere asko aldatu da, orubearen egonkortasun eza dela eta. Bertan garai bateko harresiaren zati bat ere berreraiki da, baina Erdi Aroko hiribildu zaharraren planoa asko aldatu da.

Elizaren kokapenak ere hausten du eskema ortogonala; erdi-erdian dago, ardatza IE-HM aldera desbideratua duela. Behar bada hiribilduak bizi izan dituen berreraikuntza ugarietakoren baten hirigintza-plangintzari egokitzeko egingo zuten horrela.

Hiribilduetan oso espazio libre gutxi izaten dira, baina hemen ia-ia hutsaren hurrengoak dira. Salbuespen bakarra Pilar kalea eta San Millan elizaren atzeko aldea elkartzen diren gunea da.

Bertan plazatxo bat dago, kalea eta elizak orientazio desberdina dutenez angelu bat eratzen delako

Hiribilduaren planoan bi eraikin aipagarri baino ez daude: batetik, Soran etxea, gaur egun jauregi urbanoa, atzeko aldeko gandola hausten duena kale txiki bat eratzeko eta, bestetik, Gebara jauregia, mugen barruan sartu dena nahiz eta harresiz kanpo egon, hiribildua babesteko egituretako bat baita, gaur egun baserri eta kale giro artean dagoen jauregia izan arren